Interesa duten pertsonek aurretiko hitzordua eskatu ahal dute matrikula egiteko
Batxilergoko matrikula egiteko eskaera epea irekita egongo da martxoaren 27tik apirilaren 21era arte. 2023-2024 ikasturteko eskaera aurkezpena ikastetxeko idazkaritzan egiteko, ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea esteka honen bitartez.
Aurretiko hitzorduko orduak ondo ez badoakizue, telefonoz deitu diezagukezue konponbide bat bilatu ahal izateko.
Nahiago baduzue, matrikula online formalizatu daiteke Eusko Jaurlaritzako webgunean. Zuen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko.
Informazio gehiago hemen.
Matrikulazioa egiteko beharrezko dokumentazioa dituzten artxiboak atxikitzen ditugu:
01. Carta informativa familias