Artea eta sormena protagonistak dira Maristak Bilbaoren Artez Blai astean. Ikasleek arte-adierazpena hurbiletik ezagutzeko helburuarekin sortutako ekimena da. Aurten Yayoi Kusama izan da ikastetxearen inspirazio-iturria, artista japoniarrak koloreak eta puntuak erabiltzen ditu bere lanetan.
Astean zehar hainbat jarduera egingo ditugu: tailerrak, eskulanak, mozorroak, dantzak… ikasleek artean modu erakargarrian, motibatzailean eta dibertigarrian murgiltzeko. Gainera, sormena eta irudimena abian jartzeko aukera da. Maristak Bilbaon artearen balioa nabarmendu nahi dugu eta ikasleei haren garrantzia helarazi nahi diegu.
Zalantzarik gabe, Artez Blai kolorez beteriko ikaskuntza da!