Maristak Bilbaok ate irekien jardunaldia eskainiko du Batxilergoko proiektua ezagutzera emateko. Otsailaren 5ean, larunbatean, egingo da, 10:30ean, eta metodologiak, zerbitzuak eta instalazioak azalduko dira.
Maristak Batxilergoa etorkizuneko proiektua da. Ikastetxeak hainbat modalitate eta hizkuntza eredu garatzen ditu malgutasunez, ikasle trebeak eta prestatuak hezteko helburua izanik, unibertsitateko zein Lanbide Heziketako ondorengo ikasketei begira.
Gainera, kurrikulum eskaintza aberasten du hautazko aukera zabalarekin eta ikasgaiak ingelesez egiteko aukerarekin. Esate baterako, TIC I Batxilergo lehen mailan eta Historia bigarren mailan.
Ikasleen orientazioa akademiko eta profesionala haien erabaki hartzean pisu handia du ere etapa honetan. Maristak Bilbaok bidelagun izateko eta neska-mutilak laguntzeko aldeko apustua egiten du arreta pertsonalizatuaren, hurbiltasunaren eta etengabeko inplikazioaren bitartez.
Informazio gehiago hemen.