Beste urte batez, Maristak Bilbaok Artez Blai astea ospatuko du ikasleen prestakuntzan artea indartzeko eta ikasleen diziplinarekiko motibazioa pizteko.
Beste jardunaldi askoren artean, ikastetxeak ikasleen artelanak ikusarazteko aukera eman nahi izan du kaperan. Helburua da hurbileko talentua ezagutzera ematea eta partekatzea hainbat lan plastikoren bidez: margoak, marrazkiak, argazkiak, eskulturak, bideo-artea…
Erakusketa urtarrilaren 19tik otsailaren 3ra arte izango da.
Informazio gehiago atxikitako zirkularrean.