Txikienentzako eskulan tailerrak, kirol anitzeko egonaldiak, gimnastika erritmikoko egonaldiak eta saskibaloiko campusa eskainiko dira
Maristak Bilbaok Gabonetako egonaldiak jarri ditu martxan, eta urtero bezala, hainbat aukera egongo dira familia bakoitzak bere gustu edo beharretara gehien egokitzen dena hautatu dezan.Alde batetik, haurrentzako tailerrak eskainiko dira, Gabonetako jolas eta eskulanekin, eta, bestetik, kirol-egonaldiak. Azken kasu honetan, kirol anitzeko egonaldien, gimnastika erritmikoko egonaldien eta saskibaloiko campusaren artean aukeratu ahal izango da.
Gabonetako egonaldien helburuak hurrengoak dira: ikasleek euskaraz bizitzen jarraitzea, taldeko jarduerez gozatzeko aukera izatea eta, gainera, kirola egitea. Jarduera horiek abenduaren 26, 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean egingo dira.
Informazio guztia atxikitutako PDFan aurkituko duzue, baita izena emateko esteka ere.
Gabonetako Egonaldiak 2023