‘Eskola-baratzea’ proiektua abian jarri da dagoeneko. Ikasleek beraiek hartzen dute parte eta iraunkortasunaren garrantzia bertatik bertara ezagutzen dute. Baratzea garbitzen hasi dira, ondoren barazkiak eta frutak landatzeko.
Aldaketarako hezkuntza funtsezko alderdia da Maristak Bilbaon eta, horregatik, ikasleak GIH-ren (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) garrantzia ezagutzen, ikasten eta barneratzen dute, haien egunerokoan integratuta dauden jardueren eta dinamiken bidez. Ingurunea zaintzeko konpromisoa eta garapen iraunkorrarekiko inplikazioa funtsezko baloreak dira gure ikastetxean. MK Izaera da!