Familia agurgarriok:
Gaur ofizialki agurtu dugu eskola ikasturtea, ikasturte konplexua eta erronkaz betea izan da.
Eskertu nahi dizuegu ikasleei eta familia bakoitzari egin duzuen lan eta ahalegin guztia. Eskerrik asko gure irakaskuntza lanean konfiantza izateagatik. Erronka izan da, beste behin ere, egokitzea, malgutzea, muga fisikoetatik haratago joatea eta egunerokoari bihotzez laguntzea.
Ikasleak eta familiak lehentasuna zarete, egunero gure lanari balioa ematen diozuenak, goizero pasioz eta ilusioz jaikitzen laguntzen gaituzuenak.
Elkarrekin, gurasoak eta hezitzaileak, bizi behar izan dugun egoera gorabehera, talde eta hezkuntza komunitate eredu izan gara.
Eskerrik asko gure ikasleei. BENETAKO TXAPELDUNAK DIRA beraien egunerokoan, emaitzetatik harago, hauek ez baitira behin-behinekoak.
Uda osasungarria opa dizuegu, osoa, aberatsa elkartze eta gero kontatzeko oroitzapenetan, eta, batez ere, deskonektatzeko ete benetan garrantzitsua denarekin konektatzeko: