Ikasturte hasierak emozioz eta ilusioz beteta daude beti. Aurten, “Hemen nauzu” lelopean, Maristak Bilbaok 24/25 ikasturtea energia eta erronka berriei aurre egiteko konpromisoarekin hasiko du, betiere grinaz eta arduraz hezteko helburuarekin.
Gainera, iraila Maristak Euskadi Fundazioaren hasiera izan da, Bilbo, Durango eta Zallako ikastetxeak erakunde beraren pean lotzen dituena. Egitura berri horrek aukera ematen du komunitate maristaren barruan lankidetzan aritzeko eta sarean lan egiteko, hezkuntza- eta gizarte-konpromisoa sendotuz.
Ongietorria emateko hitzaldian, Izaskun Lanborenak, Maristak Bilbaoko zuzendariak, berretsi egin du ikastetxeak gizarte-eraldaketan buru diren gazteak prestatzeko duen konpromisoa. Lanborenak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ahulenak baldintzarik gabe entzutea, zaintzea eta babestea, eta gogorarazi du Marista proiektua behar den lekuan egoteko eta gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko sortu zela. Zuzendariaren hitzaldi osoa ikus dezakezu bideo honetan.