100 urte baino gehiagoko presentzian, zalantzarik gabe, MARISTAK BILBAOK baiezta dezake prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, aniztasunarekiko arreta, hezkuntza-komunitatea eta haren konpromiso eraldatzailea bere hezkuntza-proiektuaren eta -estiloaren giltzarri izan direla.
Gure hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztiok gara hezitzaileak, modu batera edo bestera; batzuk ikasgeletatik, beste batzuk zerbitzuetatik edo eskolaz kanpoko jardueretatik, eta asko etxetik, familiak komunitatearen funtsezko parte baitira, eta hori gabe gure hezkuntza-proiektuak ez luke zentzurik izango.
Hezi eta orientatzen dugu, baina, batez ere, ikasleei laguntzen diegu haien ibilbidean zehar, irakasle inplikatuak ditugulako eta maila handiko hezkuntza proiektua dugulako.