Blanca Ochoak eta Carla Peirók, neurozientziaren munduan aritzen diren bi gaztek, haien lanaz eta emakumeak esparru honetan duen paperaz hitz egin dute.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan dela eta, Blanca Ochoa eta Carla Peiró-ren bisita jaso dugu, neurozientziaren munduan diharduten bi zientzialari. Oso aukera interesgarria eta aberasgarria izan da haien lana eta emakumearen papera esparruan sakontasunez ezagutzeko, eta ikasleek gogoeta egiteko eta ikasteko aukera izan dute modu praktiko eta erakargarrian.
Maristak Bilbaon parte-hartze ekitatiboak zientziaren eta teknologiaren munduan duen garrantzia ikusarazten dugu, eta eguneroko kontzientziazioaren bidez egiten dugu.