Maristak Bilbaoren hezkuntza proiektua ikasleen interesa lehen urratsetatik sustatzera bideratuta dago. Bi urteko geletan, umeak inguruan duten mundua ulertzen hasiko dira modu praktiko eta ludikoan.
Dinamika esperimental eta pizgarrien bidez, kontzeptuak barneratzen dituzte modu desberdin eta samurrean. Adibidez, koloreak ikasteko, ehundura berrien eta ukimenezko sentsazioen aurkikuntza errazten duen ekintza bat jarri da abian. Hainbat horma-irudi koloreztatu dituzte pintura boteekin eta euren eskuekin: deskubritzen eta esperimentatzen dute, kideekin harremanak dituzte… Euren alderdirik sortzaileena eta artistikoena esnatzeko aukera.
Eskuzko trebetasuna
Entretenigarriak eta dibertigarriak izateaz gain, dinamika hauek garrantzitsuak dira ere eskuen eta atzamarren koordinazioa eta psikomotrizitate fina lantzeko, euren eskuzko trebetasuna hobetuz. Horrela, Maristak Bilbaok ikaskuntza osoa bermatzen du ikasleen garapen integralerako.