Maristak komunitateak irribarreen, giro onaren, baikortsunaren eta harreman osasungarrien garrantzia nabarmendu gura du
Ikasturte honetan, Europako marista eskualdeak irribarrea aukeratu du lelo berriaren ardatz nagusi bezala: 'irribarre egin bihotzez'. Hezkuntza arlotik, komunitateak ikuspegi jakin bat eman gura du, giro onera, umore onera, harrerara eta maitasunera hurbiltzeko.
Maristak Bilbaoko ikasleak lelo berria lantzen ari dira dagoeneko hainbat jardueraren bitartez: tutoretza saioak, eskulanak, proiektuak… Helburua da gogoetara gonbidatzea eta ikasleak kontzientziatzea giro osasungarri eta atseginaren garrantziaz bizikidetzan eta eguneroko bizitzan.
Lelo inklusiboa
Slogan berriak inklusibotasuna ere jasotzen du, maristak izaerarekin bat datorren ardatza, belaunaldi eta jatorri desberdinetako pertsonak identifikatuta sentitu daitezen.