Txangoek hezkuntza eta gizarte balio handia dute, didaktikoak izateaz gain, eta Maristak Bilbaok apustu garbia egin du ikasgelatik kanpo ere ikaskuntza sendotzeko. Aukera bikaina dira eskoletan ikasitakoa praktikan jartzeko eta, horrela, ikaskuntza indartzeko. Horregatik, ikastetxeak txangoak egin ditu hainbat etapatako ikasleekin: Lezama, Gorbeia, Serantes, Santimamiñe, Karranza, Urdaibai…
Irteeren bitartez, neska-mutilek loturak sendotzen dituzte ikaskideekin, hobeto ezagutzen dute elkar eta naturarekin harremanetan egoteaz gozatzen dute. Gainera, errutina aldatzen dute eta gizarte trebetasunak hobetzen dituzte ingurune atsegin eta desberdin batean, adibidez, talde kohesiorako dinamiken eta jolasen bitartez. Giro honetan murgilduta, parte-hartzeak eta talde-lanak garrantzi handia hartzen dute.
Aire zabaleko jarduerak beharrezkoak dira umeen garapen fisiko eta psikologirako, eta funtsezko alderdia dira Maristak Bilbaoren hezkuntza proiektuan. Ikastetxeak lan egiten du egunero bizikidetza sustatzeko ikasgelan eta ikasgelatik kanpo.