Sukalde propioa zentroan!
Jantokiko kudeaketa AUSOLAN enpresaren bidez egiten dugu. Bera arduratzen da menuak egiteaz eta prestatzeaz. Jantoki-zerbitzuari gehitutako balio gisa, sukalde propioa dugu.
Gure menuak seguruak, osansuntsuak, jasangarriak eta… zaporetsuak dira
Menu orekatuak, askotarikoak eta sasoikoak
Jantokiko denborak gure ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesuaren parte dira, beraz, beren hezkuntza-proiektu berezia dute.
Eskolako jantokia hezkuntza-eremu integrala eta elikadura-ohitura osasungarriak eta orekatuak bereganatzeko funtsezko ingurunea da, non desberdintasunak gizarteratzetik kudeatzen diren.
Horretarako, begirale-taldea etengabe trebatzen da, bai elikagaien kudeaketan, bai adingabeek beren prestakuntzaren etapa bakoitzean behar duten zaintzan.
Familien eskura jartzen dugu beren seme-alabek jaten dituzten menuak kontsultatzeko atari bat. Bertan, eguneko gainerako janarien osaketari buruzko aholkularitza eskaintzen dugu, elikadura orekatua lortzeko.