Maristak Bilbaok hezkuntza proiektu berritzailea du, ikasle prestatuak eta motibatuak heztera bideratuta dagoena. Jolasak, ikastetxearen proiektu batzuetan txertatuta daudenak, baliabide giltzarria dira neska-mutilen interesa pizteko.
‘Papiro proiektua’ irakurketa planaren baitan, adibidez, ikasleak irakurketan murgilduko dira modu ludiko eta dibertigarrian hainbat jokoren bitartez, klasikoenetatik berritzaileenetaraino: Scattergories, aho-korapiloak, kontakizunen asmaketa… Horrela, ezagutzak modu sortzailean barneratzen hasiko dira eta irakurketa ekintza erakargarri bat bezala ikusiko dute.
Dibertsioa bultzatzeaz gain, jolasek talde-lana ere mesedetzen dute. Ekintzak bikoteka edo talde handiagoetan lan egitera bideratuta daude iritziak adierazteko edo eztabaidatzeko, komunikazio gaitasunak hobetzeko edo kideen artean loturak sendotzeko.
Maristak Bilbaoren hezkuntza proiektua da: maila guztietan ikaskuntza motibatzailea sustatzen duen eredua.