Beste urte batez, Maristak Bilbaoko ikasleek kiloaren kanpainan parte hartu dute behartsuenei laguntzeko helburuarekin. Hainbat etapatako neska-mutilek konpromisoa erakutsi dute elikagaiak bilduz: pasta, arroza, lekaleak…
Maristak Bilbaok balore sendoak ditu eta egunero egiten du lan horietan, hainbat ekimen eta proiekturen bitartez. Kiloaren kanpaina adibide garbia da. Ikasleek konpromisoa hartu dute eta bete-betean inplikatu dira haien kideen laguntzarekin.
Baloreetan oinarritutako hezkuntza funtsezko ardatza da ikastetxean eta helburua neska-mutilak kontzientzia da hainbat errealitateren inguruan, gaur egungo arazoekiko sentikorrak diren eta konprometituta dauden ikasleak heziz. Horrela, euren eguneroko bizitzan praktikan jarri ahal izango dituzten alderdi moralak barneratzen dituzte.
Mota honetako jarduerek hazkunde pertsonala eta garapen morala mesedetzen dituzte. Maristak Bilbaok gizarte ingurunea eraldatzeko konpromisoa sustatzen du, eta lan hori ikasgeletan hasten da eta egunero egiten da.