Kirola eta osasuna sustatzea ardatz giltzarria da Maristak Bilbaoren hezkuntza proiektuan. Orain dela gutxi, ikastetxeak kirol olinpiadak jarri ditu martxan hainbat jarduerarekin: futbola, saskibaloia, eskubaloia, zelai errea…
Bizimodu osasungarria sustatzeaz gain, horrelako ekimenak baloreetan hezteko aukera pedagogikoa ere bihurtzen dira. Ikasleek barneratzen dute talde lanaren, konstantziaren eta errespetuaren garrantzia eta loturak estutzen dituzte ikaskideekin. Kirola egitera animatzen duen ekintza erakargarria eta motibatzailea da.