Maristak Bilbaok mural lehiaketa bat antolatu du birziklatutako materialekin, kultura ekologikoa sustatzeko. Eskola ikasturtean zehar, hondakin plastikoak gutxitzeko lan egiten da Eskola Agenda 2030 oinarri izanik eta horiek berrerabiltzea sustatu gura da. Helburua birziklatutako erabili eta botatzeko materialak erabiltzea da, ikastetxeko eskailerak apaintzeko.
Ikastetxeko hezkuntza komunitate osoak parte hartzeko aukera izango du: ikasleek, familiek, irakasleek, irakasle ez diren langileek, Zabalik Eskuak enpresako pertsonek… Gainera, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea parte hartu ahal izateko.
Horma-irudiek gutxienez 1 m x 1 m-ko azalera izan beharko dute, eta gehienez 1,5 m x 1,5 m-koa.Hormetan jarriko direnez, ezin dira 20-25 cm baino gehiago atera. Entrega idazkaritzan egin beharko da apirilaren 12tik 26ra.
Horma-irudien ebaluaketarako, sormena, erabilitako materialak eta diseinua hartuko dira kontuan. Sariak 75€, 50€ eta 25€tan balioztatutako bidezko merkataritzako hiru produktu-sorta izango dira eta parte-hartzaile guztiek opartxo bat jasoko dute.