Elkartasuna eta baloreetan oinarritutako hezkuntza gure egunerokotasunaren parte dira, eta hainbat ekimenen bitartez erakutsi ohi dugu. Kasu honetan, arroza, pasta eta kontserba latak biltzeko ‘kiloaren’ kanpainaren bitartez gehien behar dutenei lagundu diegu.
Konpromisoak, enpatiak eta elkarlanak garrantzi handia dute kanpaina honetan. Bertan, bai ikasleek zein irakasleek parte hartu dute aktiboki. Maristak Bilbao gizarte erantzukizunaren garrantzia sustatzen ari da ikasleengan, sentsibilizazio handiagoa lortzeko helburuarekin.