Proiektuak ahozko komunikazioa hobetzea, hizkuntza-sormena sustatzea eta inprobisazioa praktikatzea du helburu
Lehen Hezkuntzako ikasleak dagoeneko hasi dira bersolaritzara ohitzen asteroko saioen bidez. Bertan, ahozko komunikazioa hobetzeko, hizkuntza-sormena sustatzeko eta inprobisazioa praktikatzeko ariketak egiten dituzte.
Komunikazio gaitasunak garatzeaz gain, bertsolaritza konfiantza eta segurtasun handiagoa lortzeko tresna bikaina ere bada; helburuetako bat da ikasleei komunikazioa hobetu dezaketela transmitzea. Asteroko saioek bertsoaren ezaugarriak (teknika, erritmoa, metrika eta errima) modu osoan lantzeko aukera ematen dute, eta, lau atal horiek ardatz izanik, hainbat bertso sortu behar dituzte irakasleek ematen dituzten jarraibideak kontuan hartuz.
Horrela, bertsolaritza saioak tresna erakargarri bihurtzen dira ikasleek ondo pasatzeko, modu ludikoan ikasteko eta hitz-jario hobea lortzeko. Hori guztia euskal kultura eta tradizioa protagonista direla.
Bideoa hemen: https://fb.watch/kVr7gATQmS/