MK Hizketan proiektuaren atal berria prest dago Play Maristak kanalean. Oraingoan, Lourdes Gorostiagak, Lengua, Historia eta Geografiako irakasle ohiak, eta Irene Martínezek, Gaztelania eta Gorputz Hezkuntza irakaslea eta ikasle ohiak, Maristak Bilbaon partekatutako denboraz hitz egiten dute, ikasle eta irakasle moduan eta baita lankide moduan ere.
Orain arte elkarlanean aritu diren bi irakasleak ikastetxeak urteetan zehar izandako bilakaeraz mitzatu dira. Izan ere, Irene Martínez irakasle izan aurretik, Lourdes Gorostiagaren ikaslea izan zen eta harremanen, metodologien eta irakasgaien bilakaera agerian jarri dute.
Maristak Bilbaok, metodologia aurreratuen bidez gaur egungo erronkei aurre egiteko ikasle trebeak prestatzen ditu. Azken finean, maila handiko hezkuntza proiektua bermatzeko egunero lan egiten duen punta-puntako zentro berritzailea da.
MK Hizketan proiektuaren atal berria ikusteko sakatu hemen.