Hezkuntza Sailak 8,75 puntuko bataz-besteko nota gainditu duten 16 ikasleak saritu ditu
Mario García Cornejo Maristak Bilbaoko Batxilergoko ikasleak 2021-2022 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietako bat jaso du. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 16 ikasle saritu ditu Batxilergoko bi ikasturteetan 8,75 puntuko edo gehiagoko batez besteko nota lortzeagatik, etengabeko ahalegina aitortzeko helburuarekin. Ikasleek azterketa bat egin behar izan dute selektibitatearen ondoren saria jaso ahal izateko.
Mariok Batxilergo teknologikoa egin zuen eta gaur egun Fisika ikasten ari da UPV/EHUn. Arreta pertsonalizatua eta orientazioa nabarmentzen ditu ikastetxean egindako ibilbidean zehar. “Oinarri ona eman didate, prestakuntza ondo bideratuta dago unibertsitate mundura. Ikastetxe honetan ondo prestatzen zaituzte eta, gainera, hurbiltasuna duzu irakasleekin, eta inoiz eskolarik eman ez dizutenak ere zutaz arduratzen dira”, dio.
Ahalegina eta diziplina
Ikasleak ahalegina eta diziplina aipatu ditu emaitza onak lortzeko funtsezko bi ardatz bezala, baina, era berean, adierazi du garrantzitsua dela ikasketak beste jarduera mota batzuekin uztartzea. "Ordu asko sartu ditut, baina garrantzitsua iruditzen zait beste gauza batzuk egiteari ez uztea, kirola egiteari ez uztea, adibidez", adierazi du.