Hainbat proiektu eta dinamikaren bitartez, ikastetxeak ikasleak kontzientziatzen ditu birziklatzearen eta ingurumenaren zaintzaren garrantziaz
Jasangarritasuna ardatz giltzarria da Maristak Bilbaon, eta ikastetxeak egunero egiten du lan ingurumen kontzientzia bultzatzeko ikasleen artean proiektu interesgarri eta praktikoen bitartez. Adibidez, duela gutxi, abian jarri dute dinamika desberdin eta oso erakargarri bat. Umeek jolastokia apaindu dute plastikozko botila birziklatuekin; ilusio berezia egin dien ekintza honekin, birziklatzen, erantzukizunez kontsumitzen eta objetuen bizitza luzatzen ikasi dute.
Gainera, landareen zaintzarekin, pazientzia garatzen eta erantzukizuna eta konpromisoa bezalako alderdiak barneratzen ikasten dute. Dinamika hauek xede argi bat dute: ingurumen kontzientzia sustatzea umeak protagonista diren ikaskuntza dibertigarri, entretenigarri eta praktiko baten bitartez.