Baloreetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa da gure ikastetxean. Eguneroko lanaren bidez eta ikasgeletan egiten ditugun dinamiken bitartez, ikasleek errespetuaren, tolerantziaren, berdintasunaren, giza-eskubideen, inklusioaren… garrantzia barneratzen dute. Maristak Bilbaon balore guzti horiek praktikara eramaten ditugu ikasleentzat erakargarriak eta motibatzaileak diren jardueren bidez.
Lehen Hezkuntzan, adibididez, bullying-aren gaia landu dute Udal Kontseilu Txikian eta, horretarako, arazoa ikertu eta aztertu egin dute, kontzentziatu egin dira eta, batez ere, gogoeta egin dute eta inplikatu egin dira gero beste ikasleei mezua transmititzeko. Funtsezkoa da haien ikaskuntza prozesuan garapen osasuntsua eta bizikidetza sendoa lortzen dutelako. Gainera, haien hazkunde pertsonala sustatzen du. Helburu argi bat daukagu: pertsonak heztea balore finko eta irmoen bidez, azkenean finean gure izaeraren parte da.