Ekintzak euskera sustatzera eta taldean hainbat kirolez gozatzera bideratuta daude
Maristak Bilbaok Aste Santuko egonaldiak jarriko ditu berriro abian apirilaren 11tik 22ra hainbat jarduerarekin: tailerrak, multikirola, gimnasia erritmikoa eta saskibaloia. Helburua euskararen erabilera sustatzea eta taldean kirolaz gozatzea da, bizikidetza osasuntsua eta atsegina mesedetuz.
Ekintzak Maristak Bilbaoren instalazioetan egingo dira eta prezioak aldatuko dira orduen eta hautatutako zerbitzuen arabera: goiza edo arratsaldea, goiza eta arratsaldea, jantoki zerbitzuarekin edo gabe… Beharren araberako tarifak ezarri dira eta ordainketa aldez aurretik egingo da.
Izen-ematea esteka honen bitartez egiten da.
Informazioa xehetasun guztiekin atxikitutako PDFan.