Haurren Eskubideen Astea ikasleak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko aukera bihurtu da
Haurren Eskubideen Astean, gure neska-mutilek ikasi eta hausnartu dute. 'Ete komuna, familia globala' lelopean, familia bat izateko eskubidean sakondu dute, babestuko dituena, hezkuntza eta garapen egokia bermatuko diena, osasuna eta segurtasuna zainduko dituena...
Maristak Bilbaok konpromiso irmoa du adingabeen eskubideen defentsarekin. 2011 urtetik, adingabeak babesteko politika bat du, eta bertan adingabeen eskubideak defendatzeko konpromisoa adierazten du. Ikastetxeak ikasleak kontzientziatzearen eta sentsibilizatzearen aldeko apustu garbia egiten du txikiak direnetik.
Horrela, Haurren Eskubideen Astea konpromiso partekatuan bihurtzen da eta funtsezko unea da elkarbizitza osasuntsu, seguru eta atseginaren garrantzia gogorarazteko.