Haurren Eskubideen Astea ikasleak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko aukera bihurtu da
Maristak Bilbaok konpromiso irmoa du adingabeen eskubideen defentsarekin. 2011 urtetik, adingabeak babesteko politika bat du, eta bertan adingabeen eskubideak defendatzeko konpromisoa adierazten du. Ikastetxeak ikasleak kontzientziatzearen eta sentsibilizatzearen aldeko apustu garbia egiten du txikiak direnetik.
Orain dela gutxi, hainbat etapatako ikasleak elkartu dira gaiaren inguruan egin duten manifestua irakurtzeko eta partekatzeko. Ezagutzak amankomunean jartzeko eta ikaskideekin gogoeta egiteko aukera izan dute hainbat dinamikaren bidez.
Horrela, Haurren Eskubideen Astea konpromiso partekatuan bihurtzen da eta funtsezko unea da elkarbizitza osasuntsu, seguru eta atseginaren garrantzia gogorarazteko.