Azaroan eta urtarrilean egingo dira eta interesa duten familiek hitzordua erreserbatu dezakete
Maristak Bilbaok abian jarri ditu bisita pertsonalizatuak azaroan eta urtarrilean hezkuntza proiektua eta instalazioak ezagutzera emateko.
Ikastetxeak ikaskuntza aktibo eta integrala eskaintzen du lehen urratsetatik eta konpromiso sendoa du orientazioarekin eta bidelaguntza pertsonalizatuarekin. Helburua kalitatezko hezkuntza finkoa eskintzea da, ikasleak arrakastatsu eta prest irten daitezen euren etorkizunerako.
Interesa duten familiek hitzordua erreserbatu dezakete formulario honen bitartez: https://outlook.office365.com/owa/calendar/MKBILBAODBH2A@maristasiberica.com/bookings/