Maristak Bilbao Ikastetxeak DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzako jantoki zerbitzu berria jarri du abian. Etxera bazkaltzera doazen ikasleentzako irtenbide abangoardista da, ikastetxeari balio diferentziala ematen diona.
Tamaina ezberdinetako platerak aukeratu ahal izango dira, baita hainbat snack ere. Gainera, gurasoek ikasleek egiten dituzten eskaeren jarraipena egin ahal izango dute, eta haien diru-zorroaren saldoa kontrolatu ahal izango dute aplikaziotik.
Urtarrilaren 16tik aurrera martxan jarriko den zerbitzua erabili nahi dutenek Decidere APPa jaitsi beharko dute, eta horren bidez kudeatuko dira eskaera guztiak. Behin hori eginda, enkargatutako janaria jaso ahal izango dute, edozein unetan eta lekutan gozatzeko prest. Zerbitzu berri honekin, ikastetxeari erosotasun handiagoa eta aparteko zerbitzua eskaintzeaz gain, ikasleek 5 euroko saldoa jasoko dute zuzenean beren diru-zorroan erregistratzeagatik.