Ikastetxeak indartu nahi du arteek ikasleen ikaskuntzan duten presentzia
Beste urte batez, Maristak Bilbaok martxan jarrriko du ‘Artez Blai’ Arteen Astea. Helburua da artea ikastetxean agerian jartzea eta topagune bat sortzea ikasleen sormen artistikoak partekatzeko.
Ikasleek haien proposamenak erakutsi ahal izango dizkiote Maristak Bilbaoko komunitateari Champagnat Aretoan, urtarrilaren 25etik otsailaren 9ra bitartean. Era guztietako sorkuntza plastikoak onartuko dira: margolaritza, marrazketa, argazkigintza, eskultura, bideo-artea…
Horrekin guztiarekin, ikastetxeak hainbat diziplina artistiko nabarmentzea eta ikasleak prozesuaz ilusioz gozatzea nahi du.
Atxikituta dagoen PDF-an informazio osoa aurkitu dezakezue: 01_CIRCULAR_EXPOSICIÓN
Bideoa hemen.