Ausolan-ek, Maristak Bilbaoren menuak prestatzen dituen firmak, ‘Innova Recetas by Ausolan’ proiektua jarri du abian proposamen osasungarri, nutrizional, deigarri eta dastagarriak eskaintzeko helburuarekin. Berrikuntzan oinarritutako programa hau 2021-2022 ikasturterako egongo da prest.
Bi errezeta berri garatu dira proiektua burutzeko: arroz integral krematsua sasoiko barazkiekin eta oilasko errea erromeroarekin eta limoiarekin barazki eta patata labekatuekin.
Helburua askotariko menu orekatuen aldeko apustua sendotzea da, tokiko produktuen hautaketa bat eginez eta jasangarritasuna eta ingurumena errespetatzen dituen ikuspegi batekin.
Errezeten bideoak eskuragarri sare sozialetan eta Ausolan Taldearen sarean.