Aurten, Maristak Bilbaoren jantoki zerbitzua kudeatzen duen Ausolanek haren menuak eguneratzearen aldeko apustua egin du, kultura gastronomikoan errotutako tokiko produktuen bitartez. Helburua proposamen orekatu, anitz eta osasungarriak eskaintzea da, eta, aldi berean, ikasleentzat gozoak izatea.
Proposatutako menuetako batzuk honako hauek dira: patatak saltsa berdean legatzarekin, indabak sakramentuekin eta azarekin, eta bakailao eta patata tortilla tipula eta piper berdearekin.
Horrela, kultura gastronomikoaren inguruan esperientzia osasungarriak sortzearen ideia sendotu nahi du ikastetxeak, kalitatezko produktuak eskainiz.
Plater berrien inguruko informazioa hemen ikusi dezakezue: