2011. urteaz geroztik, Maristak Bilbaok adingabekoen babeserako politika bat du. Bertan, adingabekoen eskubideak defendatzeko konpromisoa islatzen du, eta, horretarako, prebentzio eta kontzientziazio ekintzak burutzen ditu. Azkenaldi honetan, partaide garen Probintzia Iberikak abian jarri du prestakuntza bideoen ekimen bat sentsibilizazioa sendotzeko.
Konpromiso hori zortzi atalen bidez islatuko da, hamabost egunero emango dira bigarren eta hirugarren hiruhilekoan, “Malos tratos en nuestra realidad: cómo protejo a mi hijo o hija” izenburupean. Edukia familiei zuzenduta dago, eta helburua tratu txarren prebentziorako gakoak eskaintzea eta, behar izanez gero, jarduteko jarraibideak ematea da.
Maristak Bilbaok esku-hartze, harrera eta entzute zerbitzua eskaintzen die biktimei, adingabekoen ongizatea bultzatzeko, haien eskubideak defendatzeko eta edozein tratu txar edo abusuren aurrean babesteko ikuspegi argia izanik. Gainera, adingabekoen babeserako tokiko talde bat du.
Ikasleen ongizatea ardatz nagusia da ikastetxean eta, batez ere, konpromiso partekatua da hezkuntza komunitatearen parte diren pertsona guztiekin. Xedea elkarbizitza osasungarria eta atsegina sortzea da, ikasleak gustora eta seguru sentitu daitezen.
Lehen prestakuntza bideoa esteka honetan ikusi dezakezue: Vídeos protección del menor | Provincia Ibérica (maristasiberica.com)