Maristak Bilbaok Singapur metodoa jarri du abian, mundu mailan aitortuenetakoa eta eraginkorrenetakoa. Metodologia berritzaile honek ikasleek ulermena, barneratzea edo eguneroko arazoen ebazpena garatzeko aukera ematen du. Gaitasun samurren bitartez.
Neska-mutilek hainbat tresna erabiltzen dituzte euren ezagutzak sendotzeko: polikuboak, erregeletak, edo zenbakizko balantzak, adibidez. Horrela, ikasgaia ikusten eta ulertzen hasten dira modu samur eta erakargarrian.
Ikastetxeak urtero berritzen du eta metodologia berritzaileak jartzen ditu abian kalitatezko hezkuntza osoa bermatzeko.