Maristak Bilbaoren ur-instalazioak ostiral arratsaldeetan irekiko dira, txikienek arratsaldez bertara joan ahal izateko eta urarekin lehen kontaktua izan dezaten. Horrela, igerilekuak eskaintzen dituen abantailak gozatu eta aprobetxatu ahal izango dituzte.
Bestalde, beharrezkoa izango da haurrak uneoro gurasoekin egotea, baina monitore bat egongo da behar dutenei ariketekin laguntzeko. 10 sarrerako bonuak 30 euroko prezioa izango du helduentzat eta haurren sarrera doakoa izango da.
Gainera, uraren tenperatura 30 gradukoa izango da; horrela, kanpoko klima edozein dela ere instalazioak erabili ahal izango dira. Ordutegia berbera izango da beti: ostiraletan arratsaldeko 16: 15etik 19: 15era. Kiroldegiko ate nagusitik edota beheko patioko igerilekuko sarreratik sartu ahal izango da.