Caen-go Lycée Jean Rostand ikastetxeko ikasleek Bilboko aireportuan lur hartu berri dute, aste honetan esperientzia paregabea eta oso aberasgarria bizitzeko prest. Izan ere, Maristak Bilbaoko eta ikastetxe frantseseko ikasleek lekua, denbora eta esperientziak partekatuko dituzte zazpi egunetan zehar, Erasmus + programari esker.
Maristak Bilbaoko Nazioartekotze taldeak iaz lortu zuen truke-programaren akreditazioa, ikasleentzako esperientzia aparta. Izan ere, Maristak Bilbao Euskadi osoko 47 zentroetako bat da Erasmus + ziurtagiria lortzen, eta, horri esker, ikasleek testuinguru malgu eta dibertigarri batean ikas ditzakete edukiak.
Erasmus + esperientziak Europar Batasunaren laguntza ekonomikoa du; horri esker, era guztietako familiek parte har dezakete, eta kultura berriak ezagutzeko eta edozein ikasleren hizkuntza-gaitasunak hobetzeko aukerak zabaltzen dira.