Ikastetxeko gurasoek muralaren parte batzuk margotzen parte hartu dute
Maristak Bilbaok arimadun ekimenak jartzen ditu martxan, baita arteen arloan ere. Gernikako bonbardaketaren urteurrena izan dela eta, ikastetxeak 'Guernica86' proiektua jarri du abian intentzio bikoitzarekin: historian sakontzea eta hori islatzea artearen eta sormenaren bidez.
Ikasleak mural polit batean ari dira lanean, eta familiak ere animatu dira parte batzuk margotzen laguntzera. Ikastetxeko gurasoak jardueran sartzeaz gain, ekimen polita da komunitatea sortzeko eta hezkuntza proiektuaren partaide egiteko.
Ikasturtearen amaieran ikasleek murala margotzen amaituko dute eta jendearentzat irekita egongo da nahi duten guztiek ikusi ahal izateko.