Maristak Bilbaok instalazioen etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten du. Gune moderno eta berrituen bidez, ikastetxeak kalitatezko hezkuntza bermatzen du maila guztietan. Haur Hezkuntzako ikasgelak, adibidez, egokituak eta berrituak daude ikasleek modu erakargarri, eraginkor, eta motibatzailean ikasi dezaten: psikomotrizitaterako guneak, gela argiztatuak, dekoratuak, zabalak eta gardenak… Dudarik gabe, ikastetxeak maila handiko proiektua du, instalazioak ikasleen zerbitzura jartzen duena haien ikaskuntza prozesuan eta ibilbide osoan zehar laguntzeko. Dedikazio hori guztia eta berrikuntzaren aldeko apustua dira Maristak Bilbaoren izaera definitzen dutenak.