- ‘Zu Bai Makina’ proposamena sei onenetarikoa izan da aurkeztutako 137etatik
- Ikastetxeak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuordearen eskutik jaso du saria
Maristak Bilbaok sarietako bat irabazi du STEAM Euskadiko bigarren txapelketa zientifiko-teknologikoan “Zu bai makina” proiektuagatik. Ekimenaren oinarria “Jolasparke” baten sorkuntza da, Lehen Hezkuntza 6. mailako hiru ikasgeletan garatutako ulermen proiektuaren azken emaitza bezala. Ekimen honen bitartez, ikasleek makina samurren eta konposatuen eraikuntzan, energian eta elektrizitatean eta zirkuitu elektrikoetan lan egiten dute
Berrikuntza pedagogikoa
Proiektu honen planifikazioa eta sorkuntza ulermen proiektuen bitartez lan egitearen ikastetxearen apustuari erantzuten dio, berrikuntza pedagogikoko proiektu zabalago baten zati bat bezala. Gainera, ekimenaren bitartez, ikasleek eduki kurrikularrak lantzen dituzte honako alor hauetan: Natur Zientziak, Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Matematika, Arte Hezkuntza eta Robotika.
Ideia berri honen bitartez, ikastetxeak askotariko helburuak lortu gura ditu: “pentsatzen ikastearen” filosofia eta komunikazio digitala sustatzea, eta izaera ekintzailea eta sortzailea bultzatzea. Hala, ekimen hau aukera bihurtzen da ikasleek modu sortzaile eta pizgarrian ikasi dezaten metodologia berritzaile eta osoei esker.