Ikasturte honetan, Maristak Bilbaok QEREB proiektuari ekingo dio berriz ere. Hainbat dinamika eta ekintzaren bitartez, ikasleek hausnartzen dute, sentimenduak eta emozioak aztertzen dituzte, galderak planteatzen dituzte, beraien burua ezagutzen dute… Funtsezkoa beraien hazkunde pertsonalerako.
Barnekotasunean heztea funtsezko zutabea da Maristak Bilbaon. QEREB proiektua adimen emozionala lantzeko eta ikasleen ongizatea bultzatzeko aukera bat da. Gainera, pentsamendu sortzailea eta gorputz-kontzientzia ere garatzen dituzte.
Ikastetxeak egunero egiten du lan norbanakoaren hazkunde integrala sustatzeko.