Astelehen honetan, apirilak 25, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Maristaken egun hau ospatzen dugu gure hezkuntza komunitatea sentsibilizatzen jarraitzeko, gure ikastetxeak Tratu Oneko inguruneak izateko helburuarekin.
Hezitzaileei, gure ikasleen familiei eta bestelako barneko publikoei ere bideratuta daude prestakuntzak eta tutoriak, eta funtsezko ardatza dira marista ikastetxeetan egiten diren prebentzio lanean.
Gure ume eta gazteen babesa lehentasuna da; hezkuntza komunitate osoko partaide guztion arteko konpromiso partekatua da.