Maristas Ibérica probintziako ikastegiek Keeping Children Safe ziurtagiria jaso dute. Horren arabera, haurrak eta gazteak edozein tratu txar edo abusu motatatik babesteko guneak dira.
Ziurtagiri honek esan nahi du marista ikastegiek erakunde independente ospetsu honen nazioarteko estandarrak betetzen dituztela. Keeping Children Safe (KCS) irabazi asmorik gabeko GKE bat da, Ingalaterran erregistratua eta nazioartean irismena duena. Nerabe eta umeekin lan egiten duten erakunde eta instituzioak gaitzen ditu babes estandarrak betetzeko.
Informazio guztia hemen: