Beste urte batez, Maristak Bilbaok Artez Blai astea ospatu du diziplina artistikoen aldeko apustua sustatzeko eta kulturaren balioa nabarmentzeko. DBH eta Batxilergoko aurtengo edizioa musikan eta zineman ardaztu da eta neska-mutilek modu aktiboan gozatu dute emanaldien, hitzaldien eta prestakuntzen bitartez.
Artez Blairen xedea artean sakontzea ez ezik, neska-mutilen interesa gaiaren inguruan bultzatzea da, modu sortzaile eta parte-hartzailean. Horregatik, ikastetxeak haien talentua erakusteko aukera eskaini die ikasleei, piano, txistu edo gitarra emanaldi txikien bitartez, adibidez.
Gainera, gaietan adituak diren pertsonak Maristak Bilbaon izan dira haien ikuspegi profesionala eskaintzeko. Kantu lirikoko saioaren kasua da, Marta Ubieta sopranoaren eta bere ikasle batzuren esku, edo zinema industriako argiztapenari buruzko tailerra, Clara López ikasle ohiak eskeinia.
Horrela, artearen astea artearen munduan murgiltzeko aukera bihurtzen da, ikaskuntza oso, dinamiko, desberdin eta motibagarri baten bitartez.