Maristak Bilbaok ikasleek motibazioa eta interesa pizten duen hezkuntza proiektu baten alde egiten du. Ikastetxeak aurten abian jarri duen ‘Papiro Proiektua’ Irakurketa Planaren bitartez, ikasleek hizkuntza gaitasunak bultzatzeko aukera dute irakurketaren bitartez eta modu sortzaile, ludiko eta erakargarrian.
Papiro Proiektuaren baitan egiten diren jardueretako bat, adibidez, taldeko diktaketak dira, ekimen samur eta erakargarria sormena, hitz-jarioa, ortografia eta talde-lana bultzatzeko.
Gainera, hiztegia edo kontzientzia fonologikoa lantzeko tailerrak, ordenagailuaren bidezko jolasak, aho-korapiloak, kontakizunen asmakuntza edo ahozko adierazpena hobetzeko dinamikak ere egiten dira.
Proiektuaren helburu nagusia da: irakurketarekiko grina sustatzea arrastoa uzten duen ikaskuntzaren bitartez.