Maristak Bilbaok ‘Papiro proiektua’ irakurketa plana jarri du abian, irakurketa eta irakurmena hiru hizkuntzatan (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz) sustatzea helburu duen proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ordu erdi ematen dute irakurtzen astean hainbat saiotan.
Helburua neska-mutilen irakurketarekiko interesa piztea, areagotzea eta sendotzea da, dinamika praktiko eta aktiboen bitartez. Horrela, ulermena, hitz-jarioa, ahozko komunikazioa edo fonetika hobetzen dute. Gainera, hizkuntzan sakontzeko elkarrizketak eta berbaldiak ere egiten dira. Jolasen eta jarduera manipulatiboen bitartez, ikasleek haien hizkuntza-gaitasunak hobetzen dituzte.
Elkarlanean egiten dute, kideekin: ezagutzak partekatzen dituzte, iritziak trukatzen dituzte, kontzeptuak azaltzen dituzte…
Maristak Bilbaon egunero berritzen eta lan egiten dugu ikasleen gogoberotasuna bultzatzen duten ekimenak abian jartzeko.