Kaixo familiak:
Beste ikasturte batez, Pastoral taldeak gure ikasleen prestakuntza integrala lortzen lagundu izana espero du, baita Jainkoaren ezagutza eta esperientzia bereganatzen lagundu izana ere, bizimodu propioa izan dadin, beti besteen zerbitzura, balore batzuekin eta gizartea eraldatzeko konpromisoarekin.
Ikasturtea bukatzear dago eta ikastetxean egindako jarduera guztien balantzea egiten dugu. Beti bezala, eskerrik asko zuen inplikazioagatik. Hori gabe, gure kanpainak eta ekimen solidario askok ez lukete izango aurten ere izan duten arrakasta.
Orain atseden hartu eta irailean itzuliko gara indarberrituta. Zaindu zaitezte eta etxekoak zaindu.
Hona hemen egindako jarduera batzuen bideo-laburpena.
Bideoa ikusi