Ongi etorri ikasturte berri honetara. Aurten ere, pandemiak eta osasun egoerak baldintzatuta, baina ez dugu nahi gure bizitzaren ardatz bihurtzea. Pasa den ikasturtearen balantzea eginez, badakigu aurten, bereziki, badaudela alderdi batzuk asko eta ondo zaindu behar ditugunak. Batez ere, ikasleen alderdi emozionala eta Maristak osatzen dugunon arteko harremanak.
Emozioak dira ikaskuntza guztien oinarria, eta, aldi berean, besteekiko harremanetan hazi eta ahaldundu egiten gara. Beraz, horiek izango dira gure ardatzak aurten, proiektu osorako.
Ikasleek, orain inoiz baino gehiago behar dute euren emozioak, sentimenduak, ideiak, frustazioak eta beldurrak adierazteko aukerak, eta hori gure lana da ere. Aurten, alde horri garrantzi handia eman diogu eta ikasleei aukera asko eman behar dizkiegu. Ildo honetan, esku artean ditugun proiektu batzuk berreskuratu eta indartuko ditugu: ikasketa kooperatiboa, proiektuen bidezko lanak, kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, barnekotasun saioak… Aurtengo hezkuntza proiektu berezia ardatz hauetan oinarrituko da.
Dakizuenez, familiak ere proiektu honen parte zarete, eta zuek gabe ezin dugu ikasturtea aurrera eraman. Beraz, aprobetxatu nahi dut, berriz ere, eskerrak emateko, eskerrak benetan. Gugan konfiantza izaten jarraitzen duzuelako. Hezkuntza komunitate osoaren partez oso ikasturte lasaia eta emozioz beterikoa opa dizuegu. Besarkada handi bat.
Bideoa GAZTELERAZ hemen.