Maristak Bilbaok barnekotasunean hezten du berariazko proiektu berritzaile eta motibatzaileen bitartez. QEREB proiektuak pertsonaren hazkunde integrala bultzatzea du helburu hainbat dinamikaren bidez: hausnarketa, emozioen eta sentimenduen azterketa edo erlaxazio ariketak, adibidez.
Funtsezko zatia da ikaskuntza prozesuan, non neska-mutilek hobeto ezagutzen duten euren burua eta izena jartzen dioten sentizen dutenari. Ariketa mota hauek galderak planteatzera eta erantzunak bilatzera bultzatzen dituzte, pentsamendu sortzailea edo gorputz kontzientzia sustatuz.
Ongizate emozionala
Euren ongizate emozionala hobetzen duten eta hazkunde pertsonalari ekarpena egiten dioten dinamikak dira. Gainera, bizikidetza osasungarria eta atsegina ere mesedetzen dute. Horrela, Maristak Bilbaok hazkunde integralari eta gogoeta egiteko gai diren ikasleak prestatzeari ematen dio garrantzia.