Maristak Bilbaok kanpaina berria jarri du abian SED elkartearen bitartez. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) honen helburua kolektibo behartsuenekiko elkartasuna da.
Aurtengo kanpainak hezkuntzarako eskubidea jorratzen du ikasleekin, eta haur guztientzako bidezko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboan ardazten da.
Kenya, Txad edo Guatemala bezalako lekuetan, hainbat familiek ezin dute beraien seme-alaben hezkuntzarako eta, hortaz, etorkizun duinerako sarbidea ziurtatu. Helburua, Maristak Bilbaotik, laguntzea eta babesa adieraztea da.
Iaz egin zen bezala, aurten ere kontu zenbaki bat eta Bizum bat jarri ditugu zuen esku, berriz ere lagundu ahal izateko. Zozketa solidario bat jarri dugu martxan ikasleek dagokien tutoreari txartela erosi ahal izateko; ekainaren 4an zozketa egingo da. Bigarren saria paleta erdia izango da, eta lehenengoa Athleticen kamiseta.
Laguntzeaz eta lankidetzan aritzeaz gain, kanpainaren helburuetako bat ikasleak hezkuntzaren eta prestakuntzaren garrantziaz kontzientziatzea da. Eta, batez ere, munduko beste leku batzuetan aukera berberak ez dituzten umeekin enpatia sentitzea. Elkartasuna, konpromisoa eta elkarlana funtsezko baloreak dira Maristak Bilbaoren egunerokoan.
Informazio gehiago: