Maristak Bilbaok kalitatezko hezkuntza eskaintzeko egiten duen ahalegina etengabea da. Ikastetxeak metodologia berritzaileak erabiltzen ditu ikaskuntza arrakastatsua bermatzeko. Singapur matematika metodoa, munduko ezagunenetakoa bere eraginkortasunagatik, adibide argia da.
Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzaraino, ikasleek ulermena, kontzeptuen barneratzea edo eguneroko bizitzako arazoen kudeaketa garatzen dituzte jarduera praktiko eta manipulatiboen bidez. Ikasgaia ulertzen hasten dira modu sinplean eta material erakargarriekin ikusten dute (polikuboak, erregeletak, zenbakien balantzak, dirua...). Ondoren, algoritmoa lantzen dute, formula matematikoa. Horrek bere funtzioa ulertzen laguntzen die eta materiarekiko jarrera positiboa garatzen dute.
Horrela adierazi dute hainbat irakaslek: https://youtu.be/Hf-7RozFkA0?si=3BQOj_xpWLmVXZVh